Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Abuztua 2008

POLITIKARI ZUHURRAK

esperimentua 19/08/2008 @ 17:14

Demokraziaren defentza izan da jeltzaleon ezaugarririk naguziena. Beti jokatu dugu giza eskubideen defentzan. Beti zaiatu gara era demokratiko, eta zuhurrak erabiltzen. Beraz harrigarria iruditzen zait politikari demokratiko batek esatea ulergaitza egiten zaiola erreziztentzia zibila politikari serio batean.

Ezagutzen al du politikari hau? Eta beste hau? Beste hau? Agian ez.

Nik uste hau ere ez duela ezagutzen. Edo ahaztuta daukate behar bada, gogora ekarri beharko diegu nola "RCE" gure herrietako hormetan idazten zuten gazte zirenea.

Eztabaida dezakegu orain, une honetan jokabide hori gure herriarentzat zuhurrena den ala ez, baina jakina, serio eta zilegia dela onartuta.

 Z.P. ren betoaren aurrean pentzatu berko dogu guztiok zer egin eta buruamakurtzea eta kito ez du balio.

DEMOKRAZIA NAHI DUGU

esperimentua 11/08/2008 @ 13:19

BADAGO MARTZAN. 2008/10/25an Herrigaldeketa.

Asko dira alde egin dutenak. Bat, bi eta hiru.

Beste batzuek aurka asko. Badago bai arraultza non jarri ez dakitenek batzuen kasuan.

Zer proposatzen duten ez dakit oraindik, gaur gauza bat eta bihar kontrakoa.

Babaina gauzak errazak dira. Herritarrak hitz egin dezatela. Hori da demokrazia.

Erraza da Kontsulta bai!!!!!!!!!!!